- GABONAK
Gabonak Googlen idatzita, lehenengo agertu den
orrialdea Wikipediakoa izan da "Eguberriak" izenarekin.
Eta honako hau jartzen du definizio moduan:
Eguberriak edo Gabonak
Eguberri aurreko egunetatik Errege egunera
bitarteko egunak eta egun horietan ospatzen diren jaiak dira, hala nola Gabon
eguna, Eguberri-eguna,
Gabonzahar,
Urteberri-eguna
eta Errege-eguna.
XX. mendearen bigarren erdiaz geroztik, kontsumismoak
oparien ohitura hori bultzatu eta muturreraino eraman du, Eguberria
kontsumismoaren jai nagusi bihurtzeraino: munduko gizarte kontsumistenetako
erdi eta goi mailetako jendeek, urte sasoi horretan, diru kopuru handiak
xahutzen dituzte opariak erosten eta oturuntzak
prestatzen.
https://eu.wikipedia.org/wiki/Eguberriak
- GABONAK
MUNDUKO BESTE LEKU BATEAN
Hau idatzita, "Eroskiko" orrialde bat
agertu da munduko leku desberdinetan dituzten ohiturak kontatuz.
Bertan, ikusi ahal dugu Tongako, Norvegiako,
Australiako, Italiako, Alemaniako, Errusiako, Mexikoko, Brasileko, Japoniako
eta Indiako ohiturak.
http://revista.consumer.es/web/eu/19991201/miscelanea1/39490.php
- GABONAK
(OLENTZERO)
Hau idatzita, Santurtxiko orrialde bat agertu da.
Bertan, egun horretako egitaraua ikusi dezakegu.
http://turismo.santurtzi.net/eu-es/zeregin/egunbereziak/Orriak/olentzero.aspx
- GABONAK +
BIBLIA
Hau jarrita, agertzen diren orrialde guztiak erlijioko
klaseko bloge desberdinetakoak dira. Bertan, normalean eskoletan zelan lantzen
diren gabonak azaltzen du.
Argazkiak analizatzen baditugu, guztiz
desberdinak direla konturatu ahal gara. Goiko ordenari jarraituz, hona hemen
agertzen diren argazki sorta.
1. Bertan, gabonetako postalak aurkitu ditugu,
gaur egun gure gizartean itxatxita dauden "parafernalia" guztiarekin.
2. Bertan, lehen aipatu dudan "
parafernalia" desagertu egin da eta munduko leku desberdinetan dituzten
beste ohiturak ikusi ahal ditugu.
3. Argazki sorta honetan, Olentzero, gure Olentzero, ikusi ahal dugu postura
eta egoera desberdinetan.
4. Azken honetan, jarri dugun Biblia honen pasarte desberdinetan idatzita
dagoen egoera desberdinen argazkien edo kontakisunak marrazki modura ikusi ahal
ditugu.
Hau guztia ikusi da sakondu eta gero, atara ditudan ondorioak hauek dira;
kontu handiz ibili behar gara gauzak topatzeko orduan. informazio guztia ez da
fidagarria eta segun eta zer jartzen dugun, askotan, nahastu egina ahal gara.